XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguzkia ikustez be asperturik nago eta mundua ankaz-gora yausiko ba'litz gurago neunke.

Iskilluetarako yoalea yo!

Putzegin, axe orrek!

Ator, ondamendi!

Gitxienez be gudakoskola aldean dogula ilgo gara.

(Alde dagie).

VI AGERLEKU. -Lengoxea. Gaztelu-aurreko zelaia

MALCOLM, SIWARD zarra, DACDUFF, e.a. eta euren gudarostea aurrera, arratz eta ikurrinakaz, zugatzadar banagaz.

MALC.- Urrik asko gogoz; lurrera egotzi zuon orrollo-estalgiak, eta zuok zer zarien erakutsi.

Zu, osaba adoretsu, zu izan gure lenengo ekitaldiko buru, nire lengusu ta zure seme zindo-zindo danagaz batera; Macduff kementsuak eta nik artuko dogu ganetiko arloaren ardurea, nik ebatziaren arauz.

SIWAR.- Ondo ibili.

Arrasti onetan gizon gordinaren indarragaz Txikitx-egin ba'dagitu, benderatu gagizala ak, yoten ez ba'dakigu.

MACD.- Gure adar guztiak itz-begie; eginalean putz egiezue odol eta eriotzearen geznari zaratatsuoi.

(Alde dagie).

VII AGERLEKU. -Lengoxea. Zelaiko beste arlo bat.

Guda-otsak.

MACBETH aurrera.

MACB.- Taketari lotu nautsoe; ezin dait igesi, baña, artzak legetxe, burruka egin bear dot nagon leku onetan.

Nor eta zer da emakumegandik yaio ez zana?

Orrako orren bildur izan bear dot, ez beste iñoren.

SIWARD gaztea aurrera.

SIWAR. GAZT.- Zer yak izena?

MACB.- Entzunak berak bildurtuko auena.

SIWAR. GAZ.- Ez; ezta ire izena su-lezako izenik beroena baño beroago ba'dok be.

MACB.- Macbeth yatak izena.

SIWAR. GAZ.- Txerrenak berak be ez leuskio aitatuko nire belarriari ori baño gorrotagarriago yakon izenik.

MACB.- Ez, bildurgarriagorik ez.

SIWAR. GAZ.- Guzurra diñok, gordin denganiño orrek; nire ezpateagaz erakutsiko dauskat guzurti utsa azala.

(Burruka daragoioe ta eranik geldituten da SIWARD gaztea).

MACB.- Emakumegandik yaio intzan i, (...)